domingo, 26 de abril de 2009

REMOVE

http://www.youtube.com/watch?v=GOfRpnzzmVc




Delacrew-ren bideoa ikusi ondoren teknologia berriei buruzko neukan iritzia pixkat aldatu da. Argi geratu da bakoitzaren pribatutasuna gordetzea gero eta zailagoa da, konturatu gabe edozein eskuetan jartzen baiditugu gure datuak, nahiz eta haiei zuzenean eman ez. Gure eguneroko bizitan arruntak diren zenbait ekintzak burutzeko erabiltzen ditugun tramankuluak (adibidez telefonoa, ordenagailua…) arriskutsuak izan daitezke oso, norbanakoaren datu pertsonalak erakusleiho batean uzten baitituzte, edonoren eskuetan erortzeko arriskuan. Gure datuak nahi dugunari ematen dizkiogu, baina gero haiek egiten duten erabilpena ez dago gure menpe.
Errealitate birtual horretan gu datu batzuk besterik ez gara. Muturreraino eramaten, filme batzuetan ikusi dugun bexalaze, gure pertsonalitatea edonork har dezake eta berea egin eta gu bitartean etxean egongo gara hain lasai telebista ikusten, sandwich bat jaten…
Agian Matrix mundua ez dago guk pentsatzen dugun hain urrun!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario