jueves, 16 de abril de 2009

Marrazkiak Haur Hezkuntzan


ARTE HEZKUNTZA Gaur egun, irudiaren kulturak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia http://www.youtube.com/watch?v=WexIpfj5wQsdute gizartean, eta elkarren osagarri dira. Gure kulturan, adierazpideek eta hedabideek ikus-elementu eta ikono ugari sortu eta zabaltzen dituzte. Horregatik, irudiak aztertzen eta ulertzen jakiteak lehen ez bezalako garrantzia du. Balio estetiko hutsetik prestakuntzaren beharrizanera igaro gara. Hala, arte-hezkuntza sendo eta koherentea lortzea ezinbesteko da pertsonaren garapen integralerako, lagungarri baita nortasun osoa eta orekatua eratzeko.Ikuspegi horretatik, plastika-hezkuntza lagungarri izan behar zaie ikasleei, mezuak irakurtzeko, hartzaile gisa jokatzeko, kodeak identifikatzeko eta esanahiak interpretatzen hasteko, eta irudiekin zein ikonoekin moldatutako mezuak kritikoki aztertzeko. Irudia hautematea ez da soilik errealitatea islatzen duten elementuak ikustea; aitzitik, batez ere, komunikazio-ekintza da, eta, ekintza horretan, irudia hautematen duen pertsonak aldez aurreko esperientziak gogoratzen ditu, hipotesiak egin eta egiaztatzen ditu, eta galderak egin eta ebazten ditu.Haurrek ikus-ingurua ondo ulertuko badute, hezkuntzan esku hartu beharra dago. Idazten ikasi aurretik, eta, areago, hitz egiten hasi baino lehen ere, haurrek inguru natural eta kulturaleko pertsonen eta gauzen marrazki eskematikoak egiten dituzte, berez-berez. Beren burua eta ingurua ulertzeko balio diete irudi horiek, eta adierazteko eta komunikatzeko ere baliagarri zaizkie.
http://www.youtube.com/watch?v=3FfFsQ34gbc
http://www.youtube.com/watch?v=3FfFsQ34gbc

No hay comentarios:

Publicar un comentario