jueves, 16 de abril de 2009

Korrika txiki


KORRIKA
Zer da Korrika?

Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 15 Korrika eta 28 urte igaro dira.

2009ko martxoaren 26an Tuteran hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamaseigarrenez Korrikak. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

http://www.youtube.com/watch?v=PgpxTXJ3zwo

No hay comentarios:

Publicar un comentario