domingo, 26 de abril de 2009

REMOVE

http://www.youtube.com/watch?v=GOfRpnzzmVc




Delacrew-ren bideoa ikusi ondoren teknologia berriei buruzko neukan iritzia pixkat aldatu da. Argi geratu da bakoitzaren pribatutasuna gordetzea gero eta zailagoa da, konturatu gabe edozein eskuetan jartzen baiditugu gure datuak, nahiz eta haiei zuzenean eman ez. Gure eguneroko bizitan arruntak diren zenbait ekintzak burutzeko erabiltzen ditugun tramankuluak (adibidez telefonoa, ordenagailua…) arriskutsuak izan daitezke oso, norbanakoaren datu pertsonalak erakusleiho batean uzten baitituzte, edonoren eskuetan erortzeko arriskuan. Gure datuak nahi dugunari ematen dizkiogu, baina gero haiek egiten duten erabilpena ez dago gure menpe.
Errealitate birtual horretan gu datu batzuk besterik ez gara. Muturreraino eramaten, filme batzuetan ikusi dugun bexalaze, gure pertsonalitatea edonork har dezake eta berea egin eta gu bitartean etxean egongo gara hain lasai telebista ikusten, sandwich bat jaten…
Agian Matrix mundua ez dago guk pentsatzen dugun hain urrun!!!!

jueves, 16 de abril de 2009

Telebista, hezitzailea?




1984ean, txosten zabal batean argitaratu zutenaren arabera, pediatrei eta gurasoei telebistak bortxazko jokaera agresiboen sustapenean eta obesitatean duen eraginaren berri ematen zitzaien.

1984ean, Amerikako Akademia Pediatrikoaren izenean, batzorde batek txosten zabal bat argitaratu zuen. Bertan hausnarketa mamitsuak egin ondoren, pediatrei eta gurasoei telebistak bortxazko jokaera agresiboen sustapenean eta obesitatean duen eraginaren berri ematen zitzaien. Telebistak iharduera sexual goiztiarrean, droga eta alkoholaren erabilera eta abusuan, eskola-errendimenduan eta estereotipo etnikoak (arraza jakin batzuenganako mespretxua, adib.) iraun eraztean eduki dezakeen eragina ere aipatzen zen txosten horretan. Geroztik, zoritxarrez, arazoak onera egin beharrean okerrera egin ote duen nago eta horregatik Akademiak berriki kaleratu duen berrikuspena azaldu nahi nieke “Elhuyar” aldizkariaren irakurleei.


1989an, batezbeste, USAko ume batek denbora gehiago eman zuen telebista ikusten, beste edozein ihardueratan baino, lotan baino izan ezik Nielsen Company–ren azken datuen arabera, 2–5 urteko umeak 25 orduz aritu ziren astero telebista ikusten, 6–11 urtekoak 22 ordu baino gehiago eta 12tik 17 urte bitarteko adoleszenteek 23 ordu egiten zituzten telebistari so. Telebista komertzialari begira ordu gutxiago igaro arren, azken estimazioek ez dute bideoa erabiltzen pasatutako denbora kontutan hartzen. Beraz, pentsatzekoa da azken 6–7 urteotan telebista-aparatuaren aurrean pasatutako denbora ez dela nabarmentzeko moduan jaitsi.


Telebistak umeengan duen eragina, hari begira emandako denboraren eta ikusitakoaren efektu metatzailearen baitan dago; ez bait da berdina, noski, programa guztien eragina (dokumentalak, irudi animatuak, telefilmeak, kirol-emanaldiak, etab.). Nork kontrolatzen du, ordea, programazioa? Nork zehazten du ETBko telesailen, edo irudi animatuen kalitate “sanitarioa”? Gure txoritxoaren erantzuleek kontutan hartzen al dituzte erizpide hauek?


Gaur egungo umea 70 urteko agurea izatera iristen denean, zazpi bat urte pasatuak izango ditu telebista ikusten. Beraz, telebistak munduko esperientziarik aktiboenak baino eragin handiagoa eduki dezake; esperientzia hori desplazatzera iristerainokoa. Zenbait umerentzat, telebistan agertzen edo erakusten den mundua mundu erreal edo egiazko bakar bihurtzen da.


Hasieran aipaturiko gomendio hura argitaratu zenetik sei urte joan dira, eta denboraldi horretan jasotako datuek nahikoa bide eskaintzen dute ondorio bezala honako hau esateko: alegia telebista asko ikustea dela jokabide gogor, bortxazko edo biolentoen arrazoietako bat, bakarra ez izan arren. Eta telebista ikusleak obesitatea ager dadin laguntzen duela ere begibistakoa da.






Telebista ikustearen eta iharduera sexualaren edo alkohol-kontsumoaren artean frogatutako harremanik ez badago ere, egia da USAko adoleszenteek ikusten duten telebistan (eta guk hemen hasiera besterik ez dugu ikusten, zertxobait geroago bada ere) erreferentzia eta konotazio sexual ugari jasotzen dituztela (urtebetean 14.000tik gora estimatu dira, erantzukizun sexualari, abstinentziari edo antisortzeari buruzkoak 150 inguru diren bitartean). Eta egia da, haurdunaldien eta transmisio sexualeko eritasunen intzidentziak adoleszenteen artean gora egin duela, eta Estatu Batuetan alkoholarekin harreman estua duten heriotzen prebalentzia adoleszente eta heldu gazteen artean gaixotasun, lesio eta heriotza–arrazoi nagusienetako bat dela ere.


Guzti horregatik, Amerikako Akademia Pediatrikoaren Komunikabideetarako Batzordeak honako gomendio hauek argitaratu ditu:


Telebistaren eragina frogatzeko ahaleginak indartu egin behar dira pediatra eta gurasoen artean. Are gehiago, gurasoen partehartzea eta umeen artean telebista ikustean kritikatzeko ahalmena pizteko iniziatiba berriak bultzatu behar lirateke.

Pediatrek gurasoei beren seme-alabek telebista ikusten ematen dituzten orduak egunean bat edo bira mugatzea gomendatu behar diete. Gurasoen aldetik telebistaren ordezko egokiak garatzen lagundu behar lukete medikuek: irakurketa, kirolak eta entrenamendu fisikoa, eta heziketa–munduko dibertsioak.

Familia osoak parte hartu behar du seme–alabek ikusten dituzten programen aukeran. Gurasoek telebista beren seme-alabekin ikusi behar dute, “ikusten” dutena interpretatzen laguntzeko. Ahal dela, zinta magnetoskopikoetan (bideotan) eskaintzen diren aukera egokiak aprobetxatu behar lirateke, umeek eta adoleszenteek ikus ditzaten.

Pediatrek umeentzako kalitate handiko programazioa exigituko dien legeria eskatu behar lukete (beste pertsona inplikatuekin batera: guraso, hezitzaile, etab.ekin), gutxienez egunean ordubete umeentzako programa egokiz (hezitzailez, atseginez) osatua egon dadin.

Programa horiek ez lukete jostailutan oinarriturik egon behar; programa horiek umeei jostailuak saltzeko eginak bait daude.

Komunikabidetan sexualitatea erantzukizunez eta era egokian ager eta erakuts dadila eskatzen eta exigitzen jarraitu behar dute pediatrek.

Telebistatik edari alkoholikoen iragarkiak kentzeko ahaleginetan parte hartuko dute pediatrek.

Amerikako Akademia Pediatrikoak ikerketa gehiago bultzatu behar ditu telebistak umeengan duen eragina neurtzeko, eta umeei dedikaturiko telebista konprobatu eta hobetzen saiatu.
TELEBISTA ERABILTZEKO ZENBAIT AHOLKU


Aparatua piztu aurretik, programazioari begirada bat eman.

Ez jarri telebistatik metro t’erdi baino gertuago, aparatuaren tamainaren arabera.

Erradiazio–dosia ia hutsala den arren, ez da komeni pantaila ukitzea.

Ez erabili egoera txarrean dagoen telebistarik edota oso aparatu gastaturik.

Ez ikusi TBrik ilunpetan.

Entzun nahi bada, adi egotea eskatzen duen bolumenean mantendu telebista; ozenago ez.

Ez egon ordu gehiegi telebistaren aurrean. Egunean bi ordu izan daiteke dosi egokia, noizean behin “betekadaren” bat onartu arren.

Umearen adinaren eta sen onaren arabera, programarik egokienak bakarrik aukeratu.

Eta azkenik, beti ere kontutan eduki umearentzat telebista ez dela jostailua eta ezta hezitzaile aparta ere. “Umeak zer ikusi, hura ikasi” dio esaera zaharrak. Beraz, alternatibarik eskaintzen ez zaion bitartean alferrik da umeari “Hainbeste telebistarekin tontotu egingo zara ...”, “Adimena lehortu egingo zaizu”, “Horrela jarraituz gero, begiak karratu bihurtuko zaizkizu...” eta antzekoak esatea. Haurrari zoora joatea, edota berarekin margotzen aritzea proposatzen bazaio (edota bere gustoko jostailuarekin elkarrekin jolastea), nekez egongo da telebista–aparatuari konektatuta egun osoan.




Tim O´Reilly


Tim O'Reilly, nacido en 1954 en Cork (Irlanda) es fundador y presidente de O'Reilly Media (editorial) es un fuerte impulsor del software libre y uno de los autores del concepto Web 2.0, también ha participado en el desarrollo del lenguaje Perl. O'Reilly estuvo interesado inicialmente en la literatura, licenciado en Clásicas por la Universidad de Harvard en 1975 con cum laude enseguida empezó a interesarse por la informática y por los libros de informática. Es autor de varios libros, publicados todos ellos por su editorial.

Tras graduarse en Harvard comenzó a desarrollar su carrera en el mundo editorial. Publicó en 1992 The Whole Internet User's Guide & Catalog, que fue el primer libro divulgativo sobre internet. En 1993 creó el primer portal de internet: Global Network Navigator que más tarde se convertiría en AOL. En 2000 fundó Safari Books Online, primer sitio de venta de libros en internet. En 2004 forma parte de una conferencia, en la que presenta públicamente el concepto de Web 2.0.
Jarraian bloggei zuzendutako bideo bat ikusteko aukera duzue.
http://www.youtube.com/watch?v=V6Kki_WJJRA

Korrika txiki


KORRIKA
Zer da Korrika?

Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 15 Korrika eta 28 urte igaro dira.

2009ko martxoaren 26an Tuteran hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamaseigarrenez Korrikak. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

http://www.youtube.com/watch?v=PgpxTXJ3zwo

Marrazkiak Haur Hezkuntzan


ARTE HEZKUNTZA Gaur egun, irudiaren kulturak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia http://www.youtube.com/watch?v=WexIpfj5wQsdute gizartean, eta elkarren osagarri dira. Gure kulturan, adierazpideek eta hedabideek ikus-elementu eta ikono ugari sortu eta zabaltzen dituzte. Horregatik, irudiak aztertzen eta ulertzen jakiteak lehen ez bezalako garrantzia du. Balio estetiko hutsetik prestakuntzaren beharrizanera igaro gara. Hala, arte-hezkuntza sendo eta koherentea lortzea ezinbesteko da pertsonaren garapen integralerako, lagungarri baita nortasun osoa eta orekatua eratzeko.Ikuspegi horretatik, plastika-hezkuntza lagungarri izan behar zaie ikasleei, mezuak irakurtzeko, hartzaile gisa jokatzeko, kodeak identifikatzeko eta esanahiak interpretatzen hasteko, eta irudiekin zein ikonoekin moldatutako mezuak kritikoki aztertzeko. Irudia hautematea ez da soilik errealitatea islatzen duten elementuak ikustea; aitzitik, batez ere, komunikazio-ekintza da, eta, ekintza horretan, irudia hautematen duen pertsonak aldez aurreko esperientziak gogoratzen ditu, hipotesiak egin eta egiaztatzen ditu, eta galderak egin eta ebazten ditu.Haurrek ikus-ingurua ondo ulertuko badute, hezkuntzan esku hartu beharra dago. Idazten ikasi aurretik, eta, areago, hitz egiten hasi baino lehen ere, haurrek inguru natural eta kulturaleko pertsonen eta gauzen marrazki eskematikoak egiten dituzte, berez-berez. Beren burua eta ingurua ulertzeko balio diete irudi horiek, eta adierazteko eta komunikatzeko ere baliagarri zaizkie.
http://www.youtube.com/watch?v=3FfFsQ34gbc
http://www.youtube.com/watch?v=3FfFsQ34gbc

lunes, 23 de marzo de 2009

Ongietorri nire bloggera

Ongietorri nire bloggera